ONGI ETORRI MUSEORA
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, 1999.urtean Ingurugiro Etxea museoa sortu zuten, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzen lagunduko zien espazio bat sortuz.
Museoak, lau erakusketa areto ditu iraunkortasunaren inguruko arlo tematiko desberdinak hartzen dituztenak (Klima Aldaketa, Bioaniztasuna, Mugikortasuna,...).
Hau osatzeko, ingurumen arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste zenbait instalaziotara ere ikustaldiak antolatzen ditu: Lapatxen kokaturiko hiri hondakinen zabortegia, konpostaje planta eta kontsumo iraunkorrerako gela, edota uraren zikloaren kudeaketara (Nuarbeko urtegia, Ibai-Ederko edateko uraren araztegia, Lasaoko ur zikinen araztegia edota antzinatik datozen uraren ohizko erabilerak ikusteko Igara errota).
Horrek guztiak hezkuntza ataleko zerbitzu eskaintza zabal eta osoa ematen digu, ingurumenaren arloan.
Gure helburuak ondorengo hauek dira:
1. Ingurumen arloko heziketa-zerbitzuak eskaintzea, Ikastetxeetako hezkuntza-zikloetan ingurumen arloan dauden kurrikulu-beharretan egoki txertatzen direnak
2. Ingurugiro Etxea Museoaren eskaintza Eskolako Agenda 21ean eta udalerrietako Agenda 21etan txertatzea.
3. Garapen Iraunkorrerako 2002-2020 Euskal Ingurumen Estrategian jarritako helburuak betetzen laguntzea:
- Ingurumen osasuntsua lortzea.
- Baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua egitea.
- Izadia eta Biodibertsitatea zaindu eta gordetzea.
- Lurralde arteko oreka eta mugikortasun iraunkorra lortzea.
- Klima aldaketaren aurka egitea.
4. Gizarteak ingurumen eta garapen iraunkorraren arloan duen gero eta informazio eta ezagutza eskari handiagoari erantzutea, ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko arazoak mundu mailan hartzen ari diren garrantzia ikusita.