ATMOSFERA ETA KLIMA ALDAKETA
Museoko 1 gelan Atmosfera eta klima aldaketa eta Ura-ri buruzko gaiak lantzen ditugu.
Lurraren atmosfera azal mehe eta hauskor bat bezalakoa da. Arnasa hartzeko beharrezkoak diren gasak gordetzen ditu, planetako tenperatura erregulatzen du eta osasunarentzat kaltegarriak diren eguzki-izpien sarrerari oztopoak jartzen dizkio. Haren babesik gabe ezinezkoa izango litzateke lurrean bizitzea.
Berotegi-efektua atmosferaren fenomeno naturala da eta planetaren tenperatura erregulatzea du xede. Atmosferak berotegi baten estalkiak bezala jarduten du. Eguzkiaren energiaren zati bat berotegi efektuko gasek harrapatzen dute eta gainerakoak espaziora egiten du alde. Baina orain, berotegi efektuko gasen areagotzearen ondorioz, atmosferak bero gehiago atxikitzen du eta, horrela, Lurraren tenperatura igotzen ari da.
Eta Negutegi Efektuko Gasen (NEG) igorpenari dagokionez, zein dira murrizteko bideak?
Energia aurreratzea eta ekoizpen eraginkorra | Bioerregai gehiago erabiltzea: kontsumituriko energiaren eta sortutakoaren arteko balantzeak positiboa izan behar du | Energia eolikoa eta eguzkiarena sustatzea | Ibilgailu hibridoak ekoiztea | Garraio publikoa sustatzea | Bizikletaren erabilera sustatzea | Teknologia garbiak eta eraginkorrak erabiltzea | Basoak babestea eta oihanberritzea, garapen bidean dauden herrialdeetan basoak ez soiltzea sarituz |
Baina hori ez da nahikoa! Energiaren kontsumoa murrizteko, ekonomiaren, ekoizpenaren eta kontsumoaren ereduak aldatu egin behar dira.