biodibertsitatea-logoa

BIODIBERTSITATEA

biodibertsitatea-museoan

Museoko 3. gelan hainbat gai lantzen ditugu, horien artean Biodibertsitatea

Biodibertsitatea bizitzaren oinarrizko ezaugarrietako bat dugu. Antolaketa-maila guztietan agertzen da, zeluletatik hasi eta espezie, ekosistema eta paisaia desberdinetaraino. Baina biodibertsitatea, hainbat mehatxuren menpe dago. Gizakiaren biziraupena eta ongizatea, naturak eskaintzen dizkigun zerbitzuen guztiz menpekoa da (jakiak, ura, jantziak, babesa, erregaiak, materialak, sendagaiak,...).

Planetaren ia ekosistema guztiak giza – aktibitateak eraldatuak edo degradatuak izan dira. Ekosistematatik jasotako zerbitzuen galerak muga garrantzitsua ezartzen du ezarritako Milurteko Garapen Helburuak lortzeko, pobrezia, gosea eta gaixotasunak murrizteko, esaterako. Biodibertsitatearen galera gelditzea da EBren Ingurumen – politikaren helburuetariko bat, eta baita EAEko Ingurumen Esparruko Programaren lehentasunetariko eta helburuetariko bat ere:

“gure natur ondasuna indartzea, hau da, lurreko nahiz itsasoko ekosistemak babestearen eta leheneratzearen bidez biodibertsitatearen galerari aurre egitea.”

biodibertsitatea-ibaia  biodibertsitatea-basamortua  biodibertsitatea-itsasoa

Itzuli museoko ingurugiro edukietara

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.