DEMOGRAFIA, HIRIAK, MUGIKORTASUNA, ...
3. gelan lantzen den gaietariko bat Demografia, Hiriak eta Mugikortasuna dugu
Lur-azalaren %5etik gora okupatzen ez duten hirietan bizi da gizateriaren %50a. 2030. urterako, berriz, kopuru hori 5.000 milioikoa izango da. Hiriko biztanle berri horietako asko txiroak izango dira.
Hiria ekosistema konplexua da. Inguruneak, ura, energia, elikagaiak, zura eta beste makina bat baliabide ematen dizkio eta, aldi berean, sortutako hondakinak jasotzen ditu.
Bi eredu ditugu: hiri zehaztugabeak eta hiri trinkoak. Hiri zehaztugabeetan kontsumo energetikoa altua da eta jendea berdinen artean bizi da. Hiri trinkoetan, berriz, dena hurbil dago, herritarrek zerbitzu ugari dituzte, eta jendea eta kulturak nahasita ageri dira.
Baina posible da hirigintza iraunkorra egitea. Ez da oso erraza, baina egin daiteke, eta ez da askoz garestiagoa:
Eraikuntza bioklimatikoaren balantze energetikoa zero da: | Eguzkiaren energia pasiboa jasotzen dute. | Ura eraginkortasunez kudeatzen dute. | Energia aurrezten dute isolamendu egokiari esker. | Eguzki-plaka termikoak eta fotovoltaikoak bateratzen dituzte. | Zur ziurtatua erabiltzen dute. | Bizitza-ziklo osoan zehar inpaktu txikia duten material osasungarriak erabiltzen dituzte. |
Mugikortasun iraunkorra lortzea gure esku ere badago... | Oinez gehiagotan ibiliz. | Garraio publikoa lehenetsiz. | Autoa ahalik eta gutxien erabiliz | Errespetuz eta abiadura apalean gidatuz. | Autoa konpartituz. | Bizikleta erabiliz. |