GARAPEN IRAUNKORRA
Garapen Iraunkorra, museoko 4. gelan lantzen dugun gaietako bat da
Mundua iraunkortasun globalerantz abian jartzea oso erronka zaila da... baina baita beharrezkoa ere, ez ostera ezinezkoa. Horretarako, ezinbestekoa da, besteak beste, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien artean, hemen eta munduko gainerako lekuetan, baliabideak zuzen eta egoki banatzea.
Funtsezko hiru zutabetan oinarritzen da garapen iraunkorra: ekoeraginkortasunean, nahikotasunean eta justizia sozialean. Hau da, ahalik eta energia, material eta lur gutxien kontsumituz pertsona guztientzat nahikoa ongizate lortzea. Bestela, munduko biztanleriaren %20ren kontsumo neurrigabearen ondorioz, gainerakoak pobrezian bizi beharko dira.
Eta, gainera...
- Baliabideak ez dira beraien berritze-abiaduraren gainetik kontsumitu behar
- Ingurumena ez da kaltetu behar bere berreskuratze eta xurgatze ahalmenaren gainetik
Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (GIEIE) 2002-2020 bide egokia da, baina ez nahikoa.