INGURUGIRO ETXEA - ZER GEHIAGO IKUSI MUSEO INGURUAN

Museo bertan egin ditzakezun aktibitate guztiez aparte, inguruan hainbat leku turistiko dituzu.

LOIOLAKO SANTUTEGIA (Museotik metro gutxitara)

Loiolako Santutegiko monumentu gunea Etxe Santua bezala ezagutzen den Erdi Aroko dorretxearen inguruan urteen joanean elkartu diren eraikinek osatzen dute.
Erdi-erdian, izaera erlijioso eta espiritualeko eraikin hauen guztien artean indar handiz agertzen zaigu Loiolako Basilika, goiko aldean kupula handi bat duela eta ataurrea, berriz, estilo txurrigereskoan egina (Espainiako barrokoaren modalitate jori eta oparoa). Informazio gehiago

BURDINBIDEAREN MUSEOA

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.Informazio gehiago

BAKARDADEAREN KAPERA

Soledadeko kapera Nicolas Saez de Elolaren erabakiz eraiki zen. Nicolas bera Pizarron laguntzaile izana zen Peruko konkistan. Bere kapitainetako bat, hain zuzen ere.

1553. urtean egindako testamentuan erabakitakoa jarraituz, obrak nork egin erabaki zen, enkante publikoa eginez. Domingo de Rezabal izan zen aukeratua, erretaulak margotzea Andres de Olabarrietaren esku utzi zelarik. Informazio gehiago

 

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.