URA
Museoko 1 gelan Atmosfera eta klima aldaketa eta Ura-ri buruzko gaiak landu daitezke.
Ura bizitzarako ezinbesteko osagaia da. Baina planetako ur gehientsuena gazia da, ur gezaren erreserbak mugatuak dira, eta eskaria neurriz kanpokoa. Gainera, urak gero eta kalitate txarragoa dauka.
Izaki bizidun guztiak ur portzentaje handi batez osatuak daude. Urak Lurraren erliebea itxuratzen du. Uraren ugaritasun edo urritasunak erabat baldintzatzen ditu gure planetaren biodibertsitatea eta paisaia. Milaka pertsonek bizirik irauteko beharrezkoak diren eguneko zazpi litroak lortzeko zailtasunak dituzte. Pobreziaren aurrean, ardurarik gabeko ur kontsumoa ohiko jarduera da herrialde garatuetan. Herrialde industrializatuetan biztanleriaren gehiengoak eskuragarri ditu ur garbia eta saneamendu sistema egokiak. Gainerako herrialdeetan egoera oso bestelakoa da.
Gizakiak presak eta urtegiak eraikitzen ditu bere beharrak asetzeko, eta ondorioz, motelarazi egiten du uraren zikloa.
Edateko ur bihurtu eta erabili ondoren, ura araztu eta berrerabil daiteke isuri aurretik. Baina batzuetan ur asko isurtzen da araztu gabe edo gaizki araztuta, eta ibaien berezko arazketa-gaitasuna ez da nahikoa izaten ura garbitzeko.