ZARATA
Museoko 3. gelan lantzen den eduketako bat Zarata da
Zarata..., nahi ez ditugun soinuak, altuak, gogaikarriak, ustekabekoak.
Zaratak hainbat ondorio ditu eta lesio atzeraezinak sortu ditzake: entzumena galtzea, loaren alterazioa, nekea, estresa, kontzentratzeko gaitasuna gutxitzea.
Mila zarata eta soinu desberdin baino gehiago heltzen zaizkigu egunero gure belarrietara.
Zarata, soinu desatsegina da. Soinuak eragin lasaigarri eta atsegingarrien iturri dira (txorien kantuak, musika) eta betidanik komunikatzeko erabiltzen dira (kanpaiak, txalaparta, bozina).
Gogaikarriak edo osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen zaratak jasan behar izaten dituzte biztanle askok. Horregatik, legeen, ordenantzen eta aurrerapen teknikoen bitartez zarata sortzen duten makina bat iturri kontrolatzen saiatzen gara.