Uztailaren 20an - “Natura eta artea: aire zabalean margotu”

Uztailaren 20an, ekainean hasitako “Natura eta artea: aire zabalean margotu” ekimen zikloari amaiera eman diogu. Azken saio honetan, pintura lehiaketan parte hartu dutenek beren lanak bukatzeko aukera izan dute. Gainera, kartoi gainean margotuz, mural bat ere egin dute, eta saioari amaiera emateko, lehiaketan parte hartu dutenen sari banaketa egin dugu.

Saria, bi kategoerietan banatu da: alde batetik, umentzako saria. Bi sari banatu dira kategoria honetan, horietako batek margolanetarako materiala jaso du, besteak, berriz, Arte eta Diseinu eskolan hiru hilabeteko kuota doan. Bestaldetik, helduentzat saria. Azken honetan, irabazleak Arte eta Diseinu eskolara hiru hilabetez doan joateko saria irabazi du.

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.