Otsailaren 2 - ZUHAITZ EGUNA-AZPEITIA
Igande goizean, 60 zuhaitz landatu zituzten Goenako zelaietan zuhaitz egunaren harira. Herritar asko izan ziren parte hartu zutenak, eta denen artean bost espezietako 60 zuhaitz landatu zituzten: indigaztain, lizar, urki, arte eta pagoak.
Lan asko egin ondoren hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten.





