MARTXOAK 27: "Planetaren ordua"
Aurten Ekoetxea Sareak bat egingo du "Planetaren ordua" ekimenarekin, aldaketa klimatikoaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako mundu mailako mugimendurik handiena. Hori dela eta, Ekoetxea Azpeitiak " Etxean eraginkorragoak izateko eta energia berriztagarriak errazago aprobetxatzeko" jarduera antolatu du familientzat martxoak 27an,16:00etatik 18:30era. Doakoa izango da
Gonbidatuta zaudete!!!
