Eskolako agenda 2030 - Eskolarteko Foroa 2021
Apirilaren 29an, Ekoetxean bildu ginen Eskolarteko Foroa egiteko. Segurtasun neurriak jarraituz, hiru txandatan elkartu ginen Azpeitiko ikastetxeetako LH, DBH eta Batxilegoko ikasleen ordezkariekin. Aurtengo ikasturtean, iaz hasitako proiektuarekin jarraituz " Ekoizpen eta kontsumo jasangarria", hain zuzen, hainbat eremutan egin dute herri diagnostikoa zikloaren arabera, besteak beste, energia, plastikoak, basoen kudeaketa, e.a.
Atzoko ekitaldian, ikasleek aztertutako gaien inguruan Azpeitiko Udalari luzatuko dizkieten hobekuntza proposamenak partekatu eta adostu zituzten.



