MAIATZAREN 22a, "Nazioarteko Biodibertsitatearen Eguna"
Maiatzaren 22an ospatzen den "Nazioarteko Biodibertsitatearen Eguna"-ren harira, Azpeitiko Udalak eta Ihobe- EJ/GV-k elkarlanean hainbat ekimen antolatu dituzte Ekoetxean:
- Maiatzak 21: "Natura Bizia" dokumentala-ren proiekzioa. Avis Producciones etxearen film bat da, Lexeia Larrañagak zuzendua eta Alex Gutiérrezek ekoiztua, Euskadi eta Nafarroako biodibertsitatearen balioa nabarmentzen duena, herritarrak euren ingurune naturalera hurbiltzeko xedez. Ikus-entzunezko proiektu honek bidaia bat proposatzen du leku eta izaki bizidun harrigarrienetako batzuetatik.
- Non: Ekoetxea Azpeitian
- Ordua: 18:00
- Izen- ematea: maiatzak 19a baino lehen. Plaza mugatuak. Doan.
- Tfnoa: 943-812448
- 📧 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Egin klik honako estekan dokumentalaren trailerra ikusteko. "Natura bizia" trailerra
- Maiatzak 22: "Naturako bizitzan jolasten" joko didaktiko saioa Loiolako parkean. Ekintza honen helburuainguratzen gaituzten bizidunak hobeto ezagutzea da. Dinamika honetan entzumen ezberdinak erabiliz eta mugimendua ardatz dela, bertako biodibertsitatera hurbilduko gara.
- Non: Ekoetxea Azpeitian
- Hartzaileak: 6 urtetik gorako umeak eta beraien familiak.
- Ordua: 16:30-18:30
- Izen- ematea/ inscripción: maiatzak 19a baino lehen. Plaza mugatuak. Doan.
- Tfnoa: 943-812448
- 📧 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


