ESKOLA AGENDA 2030
Honen harira, LH5-6 mailako ikasleak herri diagnostikoa egiteko plastikoan zentratu dira (plastikoaren ekoizpena, erabilpena, murrizketa eta birzikapenaren azterketa herrian). Irteerak egin dituzte kalean botatako hondakinekin zer gertatzen den ikusteko, honela, haizeak eta euriak eraginda hondakinak pilatzen diren hainbat leku bisitatu dituzte eta hondakin hauetako askok (plastikoa barne) ibaian amaitzen dutela ikusi dute eta ibaitik itsasora doazela.
Hau guztia kontuan izanda, “Itsasoa hemen hasten da” lemapean, herritarrak sentsibilizeko ekintza egin dute. Aurkeztu dituzten lanetako batzuk ikus daitezke jarraian.





