Sakona etxalde ekologikoa
Eskola Agenda 2030ko jarduera osagarrien artean, Azpeitiko LH6 mailako ikasleak Sakona etxalde ekologikoan izan dira. Bertan, animaliak, bereziki ardiak, eta baratzak ikusi dituzte. Bisitaren helburua da ordu batzuetan natura eta ingurunea gertu sentitzea, nolabaiteko kontzientzia ekologikoa sortzeko.



