Ekainak 16: Ibaiaren garbiketa
Gogotsu aritu dira Urola ibaia garbitzen gaur goizean Azpeitiko ikastola Ikasberriko DBH-4. mailako ikasleak. Urtero legez, Udalak herriko ikastetxeei egiten dien gonbidapenari erantzunez ekimenean hartu dute parte, zikinkeri dezente bilduz. Bestalde, egungo osasun egoerara dela eta, hamaiketakoa ikastolan bertan egin dute










