Martxoaren 5 - ZUHAITZ EGUNA- AZPEITIA
Igande goizean, 140 zuhaitz landatu zituzten “ Izarraizko Atea” parkean, zuhaitz egunaren harira. 300 herritar inguru izan ziren parte hartu zutenak, herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkuneak, Baigerak eta Baratze parkeetako erabiltzaileak. Fruta arbolak, hariztiak, pagoak, hurritzak eta gerezi-erramuak landatu zituzten.
Lan asko egin ondoren hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten.

