ASTE SANTUA, IGARAKO ERROTA - AZPEITIA
Aste Santuan Igarako ur-errota egunero martxan jarri da eguerdiko 12:00etan. Jende ugari bertaratu da XVIII. mendeko errota hau ezagutzera. Bertan arto-irina nola egiten den ikusi ahal izan dute. Gainera, herrian zehar egun hauetan ibili den tren turistikoak geldialdietako bat errota aurrean egiten zuenez, 12:00etako itzulian bertaratu direnek errota hau martxan ikusteko aukera izan dute.

