Maiatzaren 11a - ESKOLAKO AGENDA 21 UDAL FOROA
Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan KLIMA ALDAKETA aztertu dute Azpeitiko ikasleek eta Maiatzaren 11an udaletxera joan ziren, alkateari eta udal ordezkariei ikasturtean zehar landu dutenaren berria ematera eta egoera hobetzeko proposamenak eta beraiek hartu dituzten konpromisoak jakinaraztera.
Bukaeran, V. IDEIA ONENAREN LEHIAKETAREN sari banaketa egin zen. Aurtengo helburua “Klima aldaketari aurre egiteko ideiak” proposatzea izan da.
LHkoak : ESKOLAN ZER EGIN DAITEKE ARGINDARRAREN KONTSUMOA MURRIZTEKO gaiaren inguruan egin dute lana. 15 proiektu aurkeztu dira eta saria “Denon artean lortu dezakegu” proiektuak irabazi du.

