Ekainaren 28an UDA TXOKO, Iraurgi ikastetxeko Udaleku Irekiak (Azpeitia)
Ekainaren 28an, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko Udaleku irekietako 6, 7 eta 8 urteko umeak etorri ziren Ingurugiro Etxera. Xaguxatar parkeaz gozatzeko aukera izan zuten hamiketakoa egiten zuten bitartean. Ondoren, Igarako ur-errotan talo goxoak egiteko hirina nondik ateratzen den ikusteko akera izan zuten. Izan ere, taloak ezagutzen zituzten Santo Tomasetan jan izan dituztelako.

