Uztailak 4 - Uda Txoko (Azpeitia)
Uztailaren 4an, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko udaleku irekietako 3, 4 eta 5 urteko 37 ume eta 5 begirale Ingurugiro Etxean izan genituen. Txikienek zaborren jarduera egin zuten, eta 4 eta 5 urtekoak, berriz, Igarako errota ezagutzeko aukera izan zuten.
