Uztailaren 12an Zizurkilgo Udaleku Irekiak
Uztailaren 12an, Zizurkilgo 90 ume, 4 urtetik 12ra bitartekoak eta 13 begirale Ingurugiro Etxean izan genituen. Txikienek, 4tik 6ra bitartekoek, energiaren jarduera burutu zuten museoan, gainontzekoek, berriz, zaborrak eta kontsumoari buruzko jarduera. Xaguxatar parkean hamaiketakoa egin zuten, eta guztiek Igarako errota ezagutzeko aukera izan zuten.

