Irailaren 21a - EA21eko PRESTAKUNTZA SAIOA (AZPEITIA- AZKOITIA)
Urtero bezala, ikasturtea abiatzearekin batera, Azkoiti eta Azpeitiko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza-programari hasiera eman diote eta ostegunean, irailaren 21ean,Ingurugiro Etxean, koordinatzaileak formazio saioa izan zuten. Oraingoan, Legazpiko Ingurugelako teknikaria den Edurne Huesak “Klima aldaketa eta Osasuna” gaia jorratu zuen.

