Irailak 22 - Iraurgi ikastetxea Euskadiko Biodibertsitate Zentroan
Joan den ikasturtean, Iraurgi ikastetxeko 3.A gela izan zen Ideia Onenaren Lehiaketako V. edizioko irabazlea “Guztion artean lor dezakegu” lanarekin. Opari gisa, irailaren 22an egun-pasa ederra egin zuten Euskadiko Biodibertsitate Zentrora. Bertan, barkuan ibili eta ur-suziri tailerra egiteko aukera izan zuten.

