Urriak 25 - Landaberri ikastola (Lasarte-Oria)
Urriaren 25ean Lasarte- Oriako txikitxoak izan genituen Ingurugiro Etxean. Izan ere, 5 urteko 43 umek Bizi Garen Lurra eta Hondakinen jarduera egin zituzten. Hamaiketakoa egin eta Xaguxatar parkean jolastu ondoren, Igarako errota ezagutu zuten.
