Urtarrilaren 24-25-26a - IRAURGI IKASTETXEA - AZPEITIA
Urtero bezala, Azpeitiko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 proiektuaren partaide direnez hasi dira lanean. Aurtengo gaia “Klima aldaketa eta osasuna” da. Diagnostikoa osatzeko LH 3 eta 4. mailako ikasleek “Guztion ardura” ekintza lantzen ari dira eta aste honetan Iraurgi Ikastetxeko LH 3. mailako ikasleak izan ditugu lanean.






