URTARRILAREN 29, 30 ETA 31 - IRAURGI IKASTETXEA (AZPEITIA)
Pasa den astean esan genuen moduan, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne aurtengo ikasturtean klima aldaketa osasuna gaia lantzen ari dira Azpeitiko ikastetxeak. Hori dela eta, herriko diagnostikoaren osagarri modura, aste honetan Iraurgi ikastetxeko 4. mailako ikasleak etorri zaizkigu Guztion ardura ekintza lantzera.







