Otsailak 4 - Zuhaitz Eguna
Zuhaitzek dituzten balioak indartzeko asmoz, Zuhaitz Eguna egin zen otsailaren 4an goizean Izarraizko Atea parkean, Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatuta. Herritarrak 10:30ean elkartu ziren Esklabetan, eta taldeka antolatu. 75 zuhaitz inguru landatu zituzten denen artean, hiru gunetan banatuta. Giro polita nagusitu zen, eta zuhaitzak landatzea amaitu ostean, hamaiketakoa izan da guztientzat.










