Otsailak 6 - Azpeitiko ikastola Ikasberri
Otsailak 6an Azpeitiko ikastola Ikasberriko LH3. mailako talde bat izan genuen gure ekipamenduan. Ikasleek “Gution ardura” jarduera burutu zuten. Bertan, zer egin dezaketen Klima Aldaketa geldiarazteko eta, bide batez beraien osasuna nola hobetu landu zuten. Ekintza hau EA21 egitasmoan kokatzen da. Izan ere, aurtengo gaia “Klima Aldaketa eta osasuna” da.

