Martxoak 1 - Eskolako Agenda 21eko koordinazio bilera
Martxoak 1ean, arratsaldez, EA21eko proiektuan parte hartzen dugun Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetako koordinatzaileak, Ingurugelako Edurne Huesa, Artelatzeko ordezkaria eta Ekoetxea Azpeitiako hezitzaileak bildu ginen.
Bileraren lehenengo zatian, Mikel Olaizolak, Karmelo Etxegarai ikastolako aholkulariak jolastoki berriaren aurkezpena egin zuen.
