IGARAKO ERROTAREN ATE IREKIAK ASTE SANTUAN
Aste Santuko jai egunetan bisitari ugari izan dira Igarako ur errotan. Eraberritutako XVIII. mendeko errota hau ikusgai egon da edonorentzat ordutegi berezi batekin martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte. Bertan bisitariek errotaren funtzionamendua ikusteaz gain, arto irina nola ehotzen den ikusteko aukera izan dute. Normalean errota hitzartutako talde, elkarte zein ikastetxeentzat bakarrik ipintzen da martxan Ekoetxea Azpeitiaren bitartez.






