Txoribox tailerra
Atzo, apirilak 15, TXORIBOX PROIEKTUA burutu zen Ekoetxea Azpeitian Aranzadi zientzia elkarteko hezitzaileen eskutik. Bertan, gaztetxoek habi-kutxak eraiki eta kokatzeko aukera izan zuten. Tailerra Xaguxatar parkean egin zen, eta habi-kutxak parke horretako zein Loiolako parkeko zuhaitzetan kokatu ziren. Eguraldia lagun, jarduera jendetsua izan zen eta parte-hartzaileek asko disfrutatu zuten.

















