Maiatzak 11 - Floreaga ikastetxea (Azkoitia)
Ostiralean, berriz, txikien txanda izan zen. Izan ere, Floreagako 5 urteko umetxoek Zarataren jolasa egin zuten Ekoetxean. Eguraldia lagun, hamaiketakoa eta jolasa tartekatu zituzten Xaguxatar parkean. Bukatzeko arto irina nola egiten den ikusteko aukera izan zuten Igarako errotan.

