Maiatzak 17 - EA21eko Udal Foroa

Aurten ikasleek KLIMA ALDAKETA ETA OSASUNA gaia aztertu dute EA21aren esparruan. Hori dela eta, maiatzaren 17an Udal Foroa egin zen Azpeitiko Udaletxean. Bertan ikasleen ordezkariek egindako lanen, hartutako konpromisoen eta proposamenen berri eman zuten. Gainera, herriko 3 ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleek Loiolako Bide Zaharra oinezkotzeko proiektuak aurkeztu zituzten. Bukatzeko, VI Ideia Onenaren Lehiaketaren proiektuko irabazleen berri eman eta sari banaketa egin zen. LHko kategorian irabazlea Karmelo Etxegaraiko 6.C gela izan zen Puntuekin ikastolara lanarekin. DBH-Batxilergo kategorian berriz, irabazlea Iraurgi DBH 4. maila izan zen Bidezar parkea proiektuarekin.

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.