Maiatzak 24 - EA21eko Koordinazio Bilera
Ostegun arratsaldez Koordinazio Bilera egin genuen Ekoetxean. Bertan, aurtengo egitasmoaren jarraipena egin genuen. Gainera, Azpeitiko ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak La Salbe- Loiola eremua oinezkotzeko proiektua azaldu zuen. Lan hau DBH 4. mailakoek egin dute. Horrez gain, Urola ikastolakoak beraien IRAES proiektua partekatu zuen denokin.




