Ekainak 13 - Eibarko San Andres Ikastetxea
Asteazkenean, Eibarko San Andres ikastetxeko 1. mailako ikasleen txanda izan zen. Ekoetxea barruan Bizi garen Lurra eta Zarataren programak landu genituen beraiekin. Xaguxatar parkean jolastu eta hamaiketakoa egin ondoren, Igarako errota ezagutu zuten. Bertan arto irina nola egiten den ikusi zuten errekako ura aprobetxatuz.






