Ekainak 26 - Iraurgi ikastetxeko udalekuak (Azpeitia)
Asteartean, Iraurgi ikastetxeak antolatzen dituen Udalekuetako LH1, 2 eta 3ko umeak izan genituen Ekoetxean beraien begiralez lagunduta. Bertako parkean Xaguxatar jardueraren bidez Xaguxatak nola bizi diren ikasi zuten parkeko txoko desberdinetan jolastuz. Ondoren, Igarako errota bisitatu zuten.




