Ekainak 26 - Ikasleen ekarpenak Bide Zaharraren diseinuan
Sanjuandegi eta Loiola arteko Bide Zaharra itxura aldatzeko lanketa berezia egin dute aurten Azpeitiko ikastetxeetan. Bide hori oinezkoentzat soilik egokitu zuen Udalak duela hilabete dezente, eta trafikoari itxita dago ordutik. Agenda 21aren barruan, herriko ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleek ekarpenak egin ahal izan dituzte Udalak osatuta zuen proiektuaren inguruan. Obren hasiera dela eta Ekoetxeako, ikastetxeetako eta Udaleko ordezkariak gerturatu ziren bertara.

