Uztailak 9, 10 eta 11 - Azpeitiko ikastola Ikasberriko udalekuak
Uztaileko 3 egun horietan Azpeitiko ikastola Ikasberrik antolatzen dituen Udalekuetako umeak izan ditugu Ekoetxean. Egun bakoitzean adin tarte desberdinetakoak etorri dira, astelehenean, 3-4 urtetakoak, asteartean, 5-6 urtetakoak eta asteazkenean, berriz, 7-8takoak.
Jolas eta ekintza desberdinak egin dituzte, hala nola, Xaguxatar parkea jolastuz ezagutu, margotu, energia eta bizi garen Lurra jarduerak egin.















