Irailak 14 - Ibaiaren garbiketa

Urtero legez, EA21 egitasmoaren barne, Azpeitiko ikastetxeetako DBHko 200 inguru ikaslek Urola ibaia garbitu zuten. Ekoetxeako hezitzaileek ekimenean hartu genuen parte. Aurrez, sentzibilizatzeko eta ibaiak dituen altxorrez jabetze aldera Javier Arenasek Urola ibairi buruz egindako dokumentala ikusi zuten Soreasu antzokian.
Garbiketarako materiala jaso ondoren, ikastetxe bakoitzak berari egokitutako ibai tartea garbitu zuen. Bildutako zabor guztia plazan jarri zuten ontzietan, eta han elkartu ziren denak. Goiza ondo amaitzeko, mokadutxo bat egin zuten elkarrekin plazan.

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.