Irailak 27 - EA21eko formakuntza saioa
Atzo eguerdian Ekoetxea Azpeitiako hezitzaileak Azkoitiko Elkargunean EA21eko formazio saioan parte hartu genuen. Bertan, Emaus Fundazioko Aizpea Arregik “Ekonomia Zirkularra“ gaia jorratu zuen dinamika desberdinen bidez.
Saioan Azpeitia eta Azkoitiko ikastetxeetako EA21 koordinatzaile zein irakasleek ere hartu zuten parte. Aurten landuko dugun gaia EA21aren esparruan “Ekoizpen eta kontsumo jasangarria” da.

