Otsailak 3 - Zuhaitz eguna
Azken urteetan egin bezala, hainbat herritar zuhaitzak landatzen aritu da goizean zehar Goenako zelaian. Azpeitiko Udalak eta Ekoetxeak antolatu dute Zuhaitz Eguna, eta egitasmoarekin bat egin dute herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta Lagun Onak Futbol Taldeak. Aurten, Goena ingurua aukeratu dute Zuhaitz Eguna egiteko, eta bertan elkartu dira egitasmoarekin bat egin duten herritarrak, 10:30ean.
Ehun lagunetik gora bildu ziren bertan. Landaketaren ondoren, hamaiketakoa egin zen.
























