Martxoak 28 - ENPRESEKIN TOPAKETA

Ostegunean ENPRESEKIN TOPAKETA egin genuen Soreasu Antzokian. Kontuan izanda EA21eko aurtengo gaia Ekoizpen eta kontsumo jasangarria izan dela eta, DBH-4. mailako ikasleek enpresetan zentratu direla, hauek aukera izan zuten BIELE eta LUFE enpresen ekoizpen prozesua nolakoa den eta sortzen dituzten hondakinak ezagutzeko. Gainera, hondakin horien kontrola eta bilketa sistema azaldu zitzaien. Ekitaldi hau Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen eta Ekoetxea Azpeitiak antolatu dute elkarlanean.

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.