Apirilak 28 - TXORIBOX TAILERRA
Igande honetan Txoribox tailerra egin da Ekoetxean Aranzadi elkartearen kideen eskutik. Bertan, iaz sortutako eta gure inguruko zuhaitzetan zintzilikatu ziren habi-kutxen jarraipena egin da, arrautzak eta txitak dauden aztertuz. Gainera, inguruko animalien eta landareen behaketa egiteko aukera izan dute parte hartzaileek.












