Ingurugiro hezkuntzari buruzko museoa - hezkuntza programak

Btn-DBH1-tit

DBH - 1. ZIKLOA

Hauek dituzue museoan DBH Hezkuntzako, 3. zikloko ikasleei eskainitako programak

 

32 ATMOSFERA / KLIMA ALDAKETA

Atmosferaren osaketa eta funtzioak analizatuko ditugu. Ondoren, kutsadura atmosferikoan zentratuko gara: zer da, nork sortzen du, zeintzuk dira bere ondorioak izaki bizidunetan, baliabideetan, e.a. Panelez eta maketez baliatuz, ozono geruzaren suntsiketa, euri azidoa eta berotegi-efektua aztertuko ditugu. Ondoren, irudien bidez arazo horien konponbideak jorratuko ditugu.

 

33 URA

Programa honetan uraren jatorria erabilera eta kontsumo-guneetara heldu aurretik ura tratatzeko beharrezkoak diren instalazioak azalduko ditugu batik bat, eta era berean, uraren erabilerak zein diren eta erabilera horiek sortzen dituzten eraginak.
Bukatzeko, ur-kontsumoa murrizteko eta ura ez kutsatzeko jarraibideak landuko ditugu.

 

34 BIODIBERTSITATEA

Programa honetan panel argitsuen bidez munduko biomak ezagutuko ditugu. Gainera, maketez baliatuz paisaiaren elementu biotikoak, abiotikoak, antropikoak, korridore ekologikoak aztertuko ditugu. Botoien jolasaren bidez espezie mehatxatuen, bertakoen eta inbaditzaileen inguruan arituko gara. Bukatzeko, ingurumenarekiko jarrera baikorrak jorratuko ditugu.

 

35 ENERGIA ETA GARRAIOA

Energiaren kontsumoa goraka doa. Garraioaren sektorea da energiaren kontsumitzaile nagusienetakoa. Panel eta maketez baliatuz, energia kontsumoak eta hain beharrezkoa dugun garraioak ingurumenean eta gure osasunean sortzen dituzten arazoak ezagutzeko aukera izango dugu. Arazo horiek gutxitzeko zer egin dezakegun ere landuko dugu.

 

36  HIRI EKOSISTEMA

Maketa eta panelez baliatuz, hiriaren eta ingurunearen arteko elkarreragina eta menpekotasuna landuko ditugu. Bestalde, hirien antolakuntza dela eta, garraioaren beharraz eta horrek sortzen dituen eragozpenez dakiguna sakontzeko aukera ere izango dugu. Amaitzeko, horien ordezko aukerak proposatuko dira eta denon artean eztabaidatzeko aukera izango dugu.

 

37  HONDAKINAK ETA KONTSUMOA

Lehengaiak mugatuak dira. Hala ere, ohitura txarrak ditugu: erosi, denbora laburrean erabili eta ondoren bota. Jarrera honek, baliabide naturalak agortzeaz gain, ingurumen arazo handiak sortarazten ditu, zaborra ezin delako edozein tokitan baztertu. Ingurugiro Etxean, ikasleok urrezko hiru arauak ikasiko ditugu.

 

38  GARAPEN IRAUNKORRA

Gaur egungo gazteek etorkizun hurbilean izango duten garrantzi erabakigarria kontuan hartuta, gure egoera aztertuko dugu eta, hausnarketa bat egin ondoren, Garapen Iraunkorra lortzeko zer egin dezakegun eta zer egin beharko dugun azalduko dugu.

PROGRAMA OSAGARRIAK: Beste ekipamenduetara bisitak

 

39 IGARAKO ERROTA

Igarako errota Azpeitiko Loiola auzoan kokatuta dago XIII. Mendeko eraikina da eta eraberrituta dago. Ingurugiro Etxeak bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen digu errota hau bisitatzeko. Uraren energiaren bidez mugitzen da, eta bertan, gure arbasoek hirina nola egiten zuten ezagutzeko aukera izango dugu.

 

40 LAPATX ZABORTEGIA

Zaborren arazoari irtenbidea emateko lehen urratsa, zaborrarekin zer egiten den jakitea da. Lapatx zabortegian zuzen-zuzenean ikusi ahal izango dugu zer egiten den. Garbigunea eta berrerabilpen gunea ezagutzeko aukera ere izango dugu, baita konpostaje plantara gerturatu eta konpostaren eboluzioa ikusteko ere.

 

41 KONTSUMO IRAUNKORRAREN GELA

Gela honen helburua kontsumo iraunkorraren inguruan hausnarketa egitea da. Ekintza erosketa baten simulazioa izango da. Lan-dinamika honako hau izango da: eguneroko egoera batzuk planteatuko ditugu. Egoera hauei aurre egiteko beharrezkoa da erosketa batzuk egitea. Ikasleak talde txikietan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak orri batean idatziko du egin behar duen erosketa zerrenda. Ondoren, produktuak bilatu eta aukeratu egingo ditu. Produktu guztiak lortu eta gero, haien ingurumen-kostua kalkulatuko dugu. Bukatzeko, talde txikiek talde handian gure emaitzak azalduko ditugu, eta hezitzailearen laguntzarekin produktu bakoitza aztertu eta aukerarik iraunkorrena ezagutuko dugu.

 

42 NUARBEKO URTEGIA

Ibai-eder urtegia edo Nuarbeko urtegia Gipuzkoako Azpeitia herrian dagoen urtegia da. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak doako bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen digu urtegia ikustera joateko. Ikustaldiak adin guztietako taldeentzat dira. Ikustaldi horietan erakusten dena hezkuntza-ingurumen ikuspegitik erakusten da.
Ikustaldietarako arauak:
• 50 ikasleko taldeak onartuko dira, gehienez.
• 20-50 ikasleko taldeek bi arduradun izan beharko dituzte gutxienez.
• Iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
• Eskaera idatziz egin behar da.
• Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta sinatuta bidali ikustaldi eguna baino lehen.
• Urtegia ikusteko egunak ostegunak eta ostiralak dira.

 

43 IBAI EDERKO EDATEKO UREN ARAZTEGIA

Atmosferaren osaketa eta funtzioak analizatuko ditugu landugabea nola bihurtzen den edateko ur. Prozesua edateko uren araztegietan (EUA) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.

 

44 LASAOKO ARAZTEGIA

Ikustaldi honetan ikusiko dugu ur naturala edo nola funtzionatzen duten ezagutzeaz gain, ur zikinen arazketa prozesua ezagutzeko aukera ere izango dugu. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak doako ikustaldi gidatuen zerbitzua eskaintzen digu araztegia ikusteko.
Ikustaldiak adin guztietako taldeentzat dira; irakaskuntza arautukoak eta beste edozein motatakoak joan gaitezke. Ikustaldi horietan erakusten dena hezkuntza-ingurumen ikuspegitik erakusten da.



Itzuli Museoko Hezkuntza Programetara

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.