Ingurugiro hezkuntzari buruzko museoa - hezkuntza programak

Btn-LH1-tit

LEHEN HEZKUNTZA - 1.ZIKLOA

Hauek dituzue museoan Lehen Hezkuntzako, 1. zikloko ikasleei eskainitako programak

 

5  ANIMALIAK ETA LANDAREAK

Programa honetan ikasiko dugu mota askotako izaki bizidunak daudela eta denak ez direla leku beretan bizi. Bakoitza bere ingurunera egokituta dago (itsasoa, erreka, lurra...). Animalia batzuek gurekin bizi dira (etxe-abereak), beste batzuk ez (basatiak). Animalietatik eta landareetatik lortzen ditugu janaria, erregaiak, botikak, zura eta abar. Izaki bizidunak errespetatu eta babestu egin behar ditugu, eta horretarako portaerak landuko ditugu ikasleekin.

 

6  ZARATA ETA ENERGIA

CD baten bidez gure inguruko hots desberdinak entzun eta identifikatu ondoren jolas moduan SOINUAK eta ZARATAK bereiziko ditugu. Zaratak gutxitzeko zer egin beharko genukeen ere landuko dugu.
Edozein ekintza egiteko energia behar dugu. Jolas modura, hainbat tresna, makina, elementu desberdinek funtzionatzeko behar duten energia mota aurkitu beharko dugu. Amaitzeko, denon artean, energia aurrezteko zer egin beharko genukeen landuko dugu.

 

7  ZABORRA

Etxe guztietan, zure etxean ere bai, egunero zaborra sortzen dugu eta pilatzen joaten da. Ba al dakigu zabor poltsa, beteta dagoenean, nora joaten den? Ingurugiro Etxean Birziklapena, Berrerabilpena, Zabortegia... izenak ezagutuko ditugu.

PROGRAMA OSAGARRIAK: Beste ekipamenduetara bisitak

 

8 IGARAKO ERROTA

Igarako errota Azpeitiko Loiola auzoan kokatuta dago XIII. Mendeko eraikina da eta eraberrituta dago. Ingurugiro Etxeak bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen digu errota hau bisitatzeko. Uraren energiaren bidez mugitzen da, eta bertan, gure arbasoek hirina nola egiten zuten ezagutzeko aukera izango dugu.




Itzuli Museoko Hezkuntza Programetara

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

Acepto las cookies de esta web.